Antzerki Topaketetako kartel lehiaketaren erakusketa abian da

Uztarria.eus 2012ko eka. 12a, 21:15

Udazkenean egingo diren XXX. Euskal Antzerki Topaketen irudia izango den kartela Betharrameko aretoan dago. Topaketen kartel lehiaketara aurkeztu diren lan guztiekin osatutako erakusketa joan den ekainaren 8an ireki zuten eta hilaren 20a arte izango da ikusgai. Guztira 38 kartel aurkeztu dira aurtengo edizioan eta, aurten ere, erakusketa bisitatzen dutenek gustukoena dutenaren aldeko botoa eman ahal izango dute. Ikusleen botoen eta Udalak izendatuko duen adituen epaimahaiaren artean egongo da kartel irabazlearen aukeraketa. Erakusketa astegunetan 18:00etatik 20:00etara eta zapatu eta igandez 12:00etatik 14:00etara irekiko dute.