Txapelak Aizarnazabalera
Uztarria.com
|
Kirolak |
Argazkia
2012-06-15 21:36
Joseba Etxeberria Etxabe II.ak eta Unai Zubizarretak irabazi dute Azpeitiko XIII. Erremonte Txapelketa. Aizarnazabalgo bikoteak 40-25 gainditu ditu Aritz Etxeberria Etxeberria IV.a eta Joxin Aizpuru Aizpuru III.a, gaur (ostirala) arratsean Izarraitz frontoian jokatutako finalean. Argazkian finalistak -ezkerretik eskubira, Zubizarreta, Aizpuru, Etxabe eta Etxeberria-, Oriamendi enpresako ordezkariarekin eta Manuel Unanue zinegotziarekin.


