Jaurlaritzak %15,5 gutxitu dio diru laguntza Uztarriari

Uztarria.com, Berria | Komunikabideak | Artikulua
2012-06-20 13:03

Iaz, Jaurlaritzak 16.030 euro eman zizkion Uztarria Komunikazio Taldeari. Aurten, berriz, 13.545 euro jasoko ditu, iaz baino 2.485 euro gutxiago.

Eusko Jaurlaritzako Hizkuntz Politikarako Sailburuordetzak %15,5 gutxi du Uztarriarentzako diru laguntza. Oro har, euskarazko hedabide guztientzako diru laguntzak gutxitu ditu, eta tartean da Uztarria ere.

Iaz, Uztarria Komunikazio Taldeari 16.030 euro eman zizkion Eusko Jaurlaritzak; 11.530 euro aldizkarirako eta 4.500 euro webgunerako. Aurten, berriz, aldizkarirako 8.654 euro eta Uztarria.com-erako 4.891 euro. Guztira, 13.545 euro jasoko ditu aurten Uztarriak, iaz baino 2.485 euro gutxiago.

Murrizketarik handiena herri aldizkariek jasan dute. 704.000 eurokoa da laguntza, 2011n baino %12 txikiagoa. Hazkunde bakarra baino ez da gertatu, Internet bidez zabaltzen diren komunikabideetarako laguntzetan. 105.000 euro gehiago jasoko dituzte: 485.500 euro, hain zuzen; 2011n baino %27,7 gehiago. 2010ean 357.535 eurokoa izan zen laguntza hori.

Irailean iragarri zuen Blanca Urgell sailburuak Kultura Sailaren aurrekontuetan murrizketak izango zirela. Abenduan, Hizkuntz Politikarako sailburuorde Lurdes Auzmendik nabarmendu zuen ahalegina egin zutela inbertsioei eusteko baina krisi garaian mundu osoak solidarioa izan behar duela: "Kalitatezko hedabideak behar ditugu, eta behar dugu euskararen presentzia indartsu bat. Baina, horretarako, ez da nahitaezkoa dugun guztia". 

Erantzunak

Erabiltzailearen aurpegia faborez | 2012-06-20 : 21:26

eta gurean pnv udalak uztarriari dirulaguntza ematearen kontra azaldu da. en fin...

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa