Urtebeteko kartzela zigorra eta zazpi urteko inhabilitazioa Aritz Arzallusi

Uztarria.eus 2012ko eka. 28a, 18:41

Joan den asteartean epaitu zuten Arzallus Madrileko Auzitegi Nazionalean joan den urteko saninazioetan presoen eskubideen aldeko pankarta bat jartzeagatik. Teresa Sandoval fiskalak urte eta erdiko kartzela zigorra eta hamabi urteko inhabilitazioa eskatu zuen azpeitiarrarentzat. 

"Presoei dagozkien eskubideak aldarrikatzeagatik ez zait bidezkoa iruditzen epaia. Pentsatzen nuen absolbitu egingo nindutela, baina ez dago jakiterik Audientzia Nazionaletik zer etorriko den", esan du Aritz Arzallus azpeitiarrak, Auzitegi Nazionalak urtebeteko kartzela zigorra eta zazpi urteko inhabilitazioa jarri diola jakin bezain laster. Arzallusek gaineratu duenez, "kontuan hartu behar da jazartuta daudenak presoak direla, eta halako elkartasun ekimenek aurrera jarraituko dutela".

Joan den asteartean epaitu zuten Arzallus Madrileko Auzitegi Nazionalean joan den urteko saninazioetan presoen eskubideen aldeko pankarta bat jartzeagatik. Teresa Sandoval fiskalak urte eta erdiko kartzela zigorra eta hamabi urteko inhabilitazioa eskatu zuen azpeitiarrarentzat. Asteartean bertan elkarretaratzea egin zuten ehundik gora lagunek plazan, "jazarpenarekin bukatzea eskatzeko".