Pintxoz pintxo, itzulia
Uztarria.com
|
Gizartea |
Argazkia
2012-06-29 10:41
Apeitiko zortzi tabernarik, Iraurgi Lantzenekin elkarlanean, Pintxo Tour ekimena prestatu dute datozen hilabeteetarako. Turismoa sustatzea du helburu, eta eskuorri bat kaleratu dute pintxoak eskaintzen dituzten taberna batzuen zerrendarekin. Bakoitzaren ezaugarriak eta herriko plano batean taberna horien non dauden ere agertzen dira bertan. Honakoak dira Azpeitiko Pintxo Tourrean parte hartuko duten tabernak: Etxe Zuri, Zuhatz, Eguzkitza, Oñatz, Iraurgi, Ametsa, Juantxo Txiki eta Pastorkua. "Inguruko jomuga turistiko garrantzitsuenetatik Azpeitiko herrigunera bisitariak erakartzeko elementu berri eta osagarri bat sortzea", da helburua.
Erantzunak
| 2012-06-29 : 13:45
Zorionak tabernariei, eutsi goiei ¡¡¡Laister dira erdi kaleko hutsuneak betetzen ; Txinatarrak,Eslovakoak,Alemanak,indioak mundu osoko jendea .......Azpeitiko xolomo pintxoak ezagunak egingo dira munduan , pintxoak jatera donostira edo Bilbora joan beharrean Azpeitira etorriko dira ........
| 2012-06-29 : 13:59
Aeroportu bat bat ere ondo etorriko zen......
| 2012-06-29 : 16:51
Zeatik da ba txarra loiola ta tren museue ta ikustea etortzeienak herrigunien e buelta bat ematea bultzatzen saiatzie? Herrikuentzako gauzak proposau ta eskatzie bale, baino herrikuentzako zuzenien pentsauta eztaolako eztake ze txarra izenik.
| 2012-06-29 : 18:38
Pintxo-timada!
| 2012-06-29 : 19:25
Noski ez dala ezerre txarra ,ideia ona da,baino herri honetan dena ildo beretik joaten da; zezenak,megaparkinak,pintxo tour ,turismo helburu hirikoiak dira denak eta ez herrikoiak eta Azpeitia herri bat dela garbi dugu gehienok ez???...Pintxo tour-a;Donostin eta Bilbon egiten dute eta Zarautz eta Zumaia bezelako herri askoz turistikoetan pintxo potea dago adibidez...
| 2012-06-30 : 09:48
etzakiat nun bizi haizen baño atzo azkena pintxo poteue eon tzala azpeiteyen
| 2012-06-30 : 10:50
Turismoa sustatzeak zer du txarretik? zer du txarretik pintxo tourrak? Herritarrentzat gauza gehiago jartzeko eskatzea ongi iruditzen zait baina ez dira kontrajarriak turistentzako pintxo tourra eta herritarrentzat pintxopoteoa.
Denari ez zaio bosgarren hanka bilatu behar.
| 2012-07-01 : 20:11
Bai oso ondo pintxo tourra turismoa bultzatzeko, hau uda partean egingo duzue eta negu guztia jende gutxi dabilela eta negarrez. Guk Azpeitiarrok berriz negu osoa emango dugu zuen tabernetan zuritoak urrearen prezioa ordainduz eta noski jende pixka bat inguratzen bada plastikozko basoan, baiña noski hemen pintxo poteorik ez, hemen azkenengo azeitura ere ordaindu egiten da, Euskal herri osoan ez da beste herri bat egondo tabernariek hemen baiño detalle gutxiagokin. LOTSAGARRIA.
| 2012-07-03 : 09:17
Zeatik daude 8 taberna hoiek, eta ez, esateako...sanagustin? Iraurgi Lantzenen ekimen batetik kanpo geratzie...etzait ulergarriye eiten. Jakinmine sortze zait eta, eskertuko nuke batenbatek erantzutie...
| 2012-07-03 : 13:22
Ba nik erantzungo dizut ; mitxelineko sukaldari izarra daukabelako¡¡¡¡¡goi mailako pintxo elitearen esku bakarrik dagoelako pablo 6 -ko elitea ...
| 2012-07-03 : 19:40
Mitxelin izarra duten sukaldariyek badazkebe,harea jun beharkoiauuuuu!!!!Mertzi Makolo, enakin ta!!! Bestiek beste izar klase eta kolore desbaerdinekoa dakate????...



Ta herrikuentzako ze??? Gero tabernaiek kejatzeie jende gutxi dabilela. Noizko beste herriyetan horrenbeste funtzionatzeun pintxo+potea??
Zeatik eztitube ekimen berriyek martxan jartzen? Esan zibenez Azpeitiko taberna baten "jamonerue" jarri zeben ta arrakasta bat izen omen zan.
NIk ustet tabernaiek lenengo herriko jendie zaitu ber debela gauze berriyek probaiez.