Euskadi-Senegal partidarako sarrerak aurrez salgai jarri dituzte
Uztarria.com
|
Kirolak |
Artikulua
2012-07-05 16:44
Azpeitian ISB tabernan eta Azkoitian Zurt-en eros daitezke, helduenak 10 eurotan eta 18 urtez azpikoenak 5 eurotan.
Euskadiko saskibaloi selekzioak eta Senegalekoak lagunarteko partida jokatuko dute bihar, ostirala, Azpeitiko kiroldegian. Neurketa horretarako sarrerak aurrez salgai jarri dituzte. Horrela, Azpeitian ISB tabernan eta Azkoitian Zurt-en eros daitezke, helduenak 10 eurotan eta 18 urtez azpikoenak 5 eurotan.
Euskal selekzioaren hautatzaileak, Pablo Lasok, Lan Mobel ISBko hiru jokalari sartu ditu deialdian: Beñat Barberena, Marcos Casado eta Mikel Motos.


