Trikua kalean galduta

Uztarria.eus 2012ko uzt. 12a, 17:21

Errepideetan autoek zapalduta ikusten ditugu batzutan, tamalez. Baina ez da ohikoa triku bat kalean hara-hona ikustea. Horrelaxe zebilen horietako animalia bat gaur, osteguna, bazkalondoan, Perez Arregi plazan, galduta. Handik zebilen jendea konturatu eta inguratu zaionean zaborrontzien ondora joanda zegoen. Jendea inguratu zaionean bola egin da, arantza guztiak tente. Paper zabal bat euskarri gisa hartu eta Soreasu aldeko zelaietara eraman dute, kaleko arriskuetatik urrunduz, galdutako trikua.