Padel txapelketan zortzi bikotek eman dute izena

Urola Kostako Hitza | Kirolak | Artikulua
2012-07-18 10:28

Bi multzotan banatuta jokatuko dute txapelketa. Aurreneko fasea jokatuko dute hilaren 23ra bitartean.

Azpeitiko Udal Kirol Patronatuak martxan jarritako Azpeitiko I.Padel Txapelketa astelehenean hasi zen, Garmendipeko kirolgunean. Zortzi bikotek emandute izena, eta bi multzotan banatuta jokatuko dute txapelketa. Aurreneko fasea jokatuko dute hilaren 23ra bitartean. Ondoren, uztailaren 25ean eta 26an finalerdiak jokatuko dituzte eta finala, berriz, uztailaren 28an izango
da. Lehiaren antolatzaileek diotenez, "padela sustatzeko ahaleginean jarraituko dute".

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa