Gutxiago gastatuta, baina "festa onak"

Uztarria.com | Festak | Artikulua
2012-07-25 14:41

Festarako egunak badira ere, krisi egoera tarteko, Udala egoera horretara egokitzen saiatu dela azaldu Mikel Ibarzabal festetako zinegotziak. Hori dela-eta, 60.000 euro gutxiago gastatu dituzte festak osatzen.

Iñaki Portilla, Kontxita Martija eta Mikel Ibarzabal zinegotziak.  Ikusi haundiago | Argazki originala

"Gutxiago gastatuta, baina saninazio onak izango dira aurtengoak", azaldu du Mikel Ibarzabal festa zinegotziak gaur eguerdian eman duten prentsaurrekoan. Festarako egunak badira ere, krisi egoera tarteko, Udala egoera horretara egokitzen saiatu dela gaineratu du. Hori dela-eta, iaz baino 60.000 euro gutxiago gastatu dituzte festetako programazioan. Ibarzabalek jakinarazi duenez, "santomas, sansebastian eta karnabaletan, berriz, 23.000 euro aurreztu genituen".

Programa egiterakoan hartutako neurrien artetik, bi aipatu dituzte: batetik, programak orri gutxiago dituenez, kostua jaistea dutela, eta Udal Gobernuak eta udal ordezkariek hilaren 1ean egiten zuten bazkaria ez egitea erabaki dutela, bestetik. Bazkaria egingo dute, baina herriko elkarte batean, eta norberak bere poltsikotik ordainduko du jatordua. Ibarzabalek esan du, "gauden egoeran bazkariarekin gastu hori egitea lotsagarria iruditzen zaigu".

Festak "positiboki" ikusten dituztela azaldu dute: "Jendeak ez du asko antzemango zertan aurreztu den". Bestalde, festak "ahalik eta ondoen" pasatzeko deia egin dute Udal ordezkariek.

Txupinazoa "desberdina"

Aurtengo txupinazoan aldaketak izango dira eta "desberdina" izango dela azaldu dute. Marea Arroxak izango du suziria bota eta festei hasiera emateko ardura, baina ez da suziria bakarrik izango festen hasiera ematen.

11:45 inguruan, hasiko da guztia. Berdura plazako balkoian txalapartariak egongo dira, plazako balkoi batean antzezpen txikiak egingo dituzte Ane Arenasek, Erika Olaizolak, Iñaki Bergara Pio-k eta Pedro Otaegik, eta bertsolariak ere plazako balkoiren batean egongo dira, kantuan. Txupinazoa udaletxeko balkoitik botako dute, baina beste bi suziri ere botako dituzte pare bat balkoitatik.

Udal Musika Banda plaza ondoan, plazako farmaziaren parean, egongo da txupinazo garaian. Hala, plaza herritarrentzat izango da. Behin txupinazoa botata, Udal Musika Banda, dultzaineroak, txistulariak, erraldoi eta buruhandiak zein Marea Arroxa San Martin zaharren egoitza aldera joango dira.

Hemen saninazioetako programa osorik.

Mixio Taldeak eskerrak

Azpeitiko Mixio Taldeak eskerrak eman nahi dizkio herritarrei, Baserritarren Egunean txekor pintxoen salmentarekin, 1.671,80 euro atera dituztelako. Diru hori Afrikako bi proiektutara bideratuko dute: Mozanbikeko Metoro herrialdean martxan dagoen hezkuntza proiektua eta, bestetik, Rwanadako Kabugan umezurtzak zaintzeko proiektua bultzatzeko. 

 

Erantzunak

Erabiltzailearen aurpegia ekilikua | 2012-07-25 : 20:47

Bazan ordua kirukiko bazkaria kentzeko, zorionak Udalari!

Erabiltzailearen aurpegia azpeitiar | 2012-07-25 : 21:37

Baino su artifizialak hortik dabiltz oindik, ta bada ordue alperrik diru hori ez gastatzeko

Erabiltzailearen aurpegia Anam | 2012-07-25 : 22:40

Kohete geiyo plazan leku diferentetatiken? Kohete kontu hori erretirau beherra dao, egunen batien zeoze haundiye pasauko da plast lehertute eo kohetie behera junde jende artea.

Erdera asko dao programan

Erabiltzailearen aurpegia ixilikezegon | 2012-07-25 : 23:34

Erdera asko¿?ba etzatpa hala iruitu

Erabiltzailearen aurpegia Betikue | 2012-07-26 : 01:59

Anam, euskeraz ez dakitenak ez dituzu kontutan edukitzen???...lehen ere esan dizut, impostuak berdin pagatzen dituzte programa hori kaleratzeko gure udalak....

Erabiltzailearen aurpegia ixilikezegon | 2012-07-26 : 03:53

Betikue-kin guztiz ados. Hemen danak dauzkeu eskubide linguistiko berdiñek, ta idalak, noski euskerie susteuberdun arren, honek ez luke erderien kalteako izenberko

Erabiltzailearen aurpegia ixilikezegon | 2012-07-26 : 03:54

Barkau, erderien kalteako ez. Erderie erabiltzeben eo euskerie eztakibenan kalteako.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa