Abuztuaren 1eko pilota jaialdirako sarrerak zozkatu ditu Uztarriak

Uztarria.eus 2012ko uzt. 27a, 21:23

Begoña Elias eta Miren Garate bazkideentzat izango dira bi sarrera bikoitzak. Juan Martinez Irujo pilotaria nongoa den erantzun behar zuten zozketako parte-hartzaileek.

Saninazio festen barruan abuztuaren 1ean jokatuko den eskuzko pilota jaialdirako bi sarrera bikoitz zozkatuditu Uztarria Komunikazio Taldeak bazkideen artean, eta Begoña Elias eta Miren Garate bazkideentzat izango dira bi sarrera bikoitzak. Juan Martinez Irujo pilotaria nongoa den erantzun behar zuten zozketako parte-hartzaileek; erantzun zuzena Ibero zen.

Uztarria saritutako bazkideekin harremanetan jarriko da, sarrerak nola eskuratu behar dituzten adierazteko.

Lehiaketa gehiago datozen hilabeteetan

Uztarria Komunikazio Taldeak gisa honetako lehiaketa gehiago egingo ditu datozen hilabeteetan, eta beraz, bizkor ibili eta egin zaitez Uztarriako bazkide! Horretarako klikatu hemen eta abantaila ugariz gozatu ahal izango duzu.