Corrugadoseko langileen ordezkariak eta zuzendaritza bilduta daude Madrilen

Uztarria.eus 2012ko ira. 10a, 12:38

Gaur, astelehena, ari dira bilera egiten, Madrilen. 

Corrugados Azpeitiko langileen LAB eta ELAko ordezkariak Madrilen bilduta daude, Gallardo Taldeko buruekin gaur, astelehena. 10:00etan zuten hitzordua langileen ordezkariek eta, besteak beste, beharginik ez kaleratzeko eskatuko diote Gallardori.

Duela bi aste bilera egiteari uko egin zioten langileen ordezkariek, aurretik Badajozen (Extremadura) egindako bileran ez zutelako akordiorik lortu. Langileek joan den astean aurreratu zutenez, Gipuzkoako Foru Aldundiko arduradunak bilera lotzekotan ziren, “egoera desblokeatzeko” asmoarekin. Orduan, langileen sindikatuetako ordezkariak itxaropen handirik ez zuten erakutsi.