International Photo Awardsen bi bigarren sari Xanti Rodriguezentzat

Uztarria.eus 2012ko ira. 10a, 13:18

Xanti Rodriguezek (Azpeitia, 1978) bi sari jasoko ditu International Photo Awardsen baitan, Los Angelesen (AEB). Bi bigarren sari eskuratu ditu azpeitiar argazkilariak, Moda Profesionalaren eta Efektu Digitalen ataletan.

Aurtengoa sariketaren hamargarren edizioa da, eta aurrekoetan aipamenak jasotakoa da Rodriguez. Guztira 103 herrialdetan egindako 15.000 lan aurkeztu dira aurten txapelketara, eta azpeitiarraren hiru argazki aukeratu ditu epaimahaiak.

Sari horiek eskuratzeagatik, Los Angelesen egingo den erakusketan egongo dira ikusgai Rodriguezen lanak urriaren 6an, IPAren urtekarian azpeitiarraren aipamena egingo dute, eta urriaren 8an Los Angelesen egingo den sariketan izango da argazkilaria.