Bidarraitik Amaiurrera irteera antolatu du Lagun Onak Mendi Bazkunak

Uztarria.com | Kirolak | Artikulua
2012-09-11 12:14

Zapatuan izango da, eta hilaren 13a, osteguna, baino lehen eman behar da izena mendizaleen tabernan edo mendi bazkunaren webgunean. Igandean, berriz, BTT irteera izango da Azpeititik Mandubia eta Ezkio aldera. 35 kilometroko itzulia egingo dute.

Lagun Onak Mendi Bazkunak Bidarraitik Amaiurrera irteera antolatu du hilaren 15erako (zapatua).  07:00etan abiatuko dira Azpeitiko plazatik autobusez Bidarraira, eta egun guztiko ibilaldia izango da. Behin Bidarraira iritsitakoan, Irubelakaskora igo eta Amaiurrera jaitsiko dira. Sei bat orduko ibilaldia izango dela jakinarazi dute Lagun Onakekoek.

Izena hilaren 13a, osteguna, baino lehen eman behar da mendizaleen tabernan edo mendi bazkunaren webgunean. Bazkideek sei euro odaindu beharko dute, bost euro ikasleek eta langabetuek, eta gainontzekoek bederatzi euro.

BTT irteera, igandean

Bidarraitik Amaiurrera egingo duten irteera ez da Lagun Onakekoek astebururako prestatu duten ekimen bakarra. Izan ere, igandean, BTT irteera izango da. Azpeititik Mandubira, handik Ezkiora eta bueltan Azpeitira itzuliko dira. Kiroldegi aurretik abiatuko dira 08:30ean, eta 35 bat kilometroko itzulia izango da. Antolatzaileen arabera, "zailatasun erdikoa da ibilbidea eta fisikoki nahiko gogorra".

Informazio gehiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa