Izarraitz pilotalekua jolastoki bilakatuko da zapatuetan

Uztarria.eus 2013ko urt. 11a, 11:33

Zapatuetan Izarraitz haurrentzako zabalik izango dela iragartzen duen kartela.

Neguko zapatuetan Izarraitz pilotalekua haur eta gaztetxoentzako zabalik izango da, eta hainbat material eta jolas izango dituzte bertan.

Alde Zaharreko aisialdia sustatze aldera eta neguan izaten diren eguraldi txar eta hotzak kontuan hartuta, zapatuetan Izarraitz pilotalekua haur eta gazteentzat zabaltzea erabaki du Udalak. Bertan hainbat material eta jolas izango da nahi duenaren eskura; pilotak, baloiak, badminton, mahai-jolasak, kartak... eta kanpoko materialik ezingo da sartu.

Bihar, zapatua, irekiko dute jolastokia aurrenekoz, eta 16:30etik 20:00etara izango da zabalik eta, momentuz, neguko zapatuetan irekiko dute. Sarreraz eta materialaz arduratuko den pertsona bat egongo da bertan, baina haurrek heldu baten ardurapean sartu eta jolastu beharko dute.