Hasi dira danborradako entseguak

Uztarria.eus 2013ko urt. 16a, 12:41

Atzo, asteartea, egin zituzten haurrek eta helduek danborradako lehenengo entseguak, Izarraitz pilotalekuan. Gaur eta bihar izango dituzte gainontzeko bi entseguak. Haurrena, 16:00etan izango da eta helduena, berriz, 21:00etan. 

Helduek Unai Frantzesena Udal Musika Bandako zuzendariaren gidaritzapean egin zuten atzoko entsegua. Lehenengo aldiz entseatu zuten Goizeko izarra danborjoleek. Uztarria.com-ek bideoan jaso du abesti hori jo zuten unea.