Corrugados Azpeitian, tximiniak martxan

Uztarria.eus 2013ko ots. 26a, 11:18

Fundizioa joan den zapatuan jarri zuten martxan. Aldiz, atzo goizeko seietan abiatu zen laminazio planta.

Corrugados Azpeitia enpresan ohiko jardunean hasi dira. Iazko ekainaren erditik fundizioa eta laminazioa geldirik egon dira. Urtarrilaren bukaeratik bi plantak eraberritzeko lanetan aritu dira Corrugadoseko beharginak, eta fundizioa joan den larunbatean jarri zuten martxan, eta atzo goizeko seietan laminazio planta.

Kasu honetan, enpresaren arduradunek eta langileen ordezkari sindikalek ez dute murrizketen eta soldataren baldintzen inguruan akordiorik lortu.

Corrugados Azpeitiako langileek joan den urtarrilaren 4an utzi zuten bertan behera greba, sei hilabete eta erdiren ostean. Ondoren, urtarrilaren 25era arte "inposatutako" oporraldia izan zuten.