Emakumeen Nazioarteko Eguneko elkarretaratzea

Uztarria.eus 2013ko mar. 8a, 20:29

Bilgune Feministak deituta, martxoaren 8ko aldarrien barruan hainbat herritar elkartu da ilunabarrean plazan, Emakumearen Nazioarteko Egunean. Bilguneak 2013 honetarako erabili duen Feministon sokari eutsi. Sistema hau erautsi leloa zuen pankartaren atzean egin dute elkarretaratzea. Martxoaren 8an bueltan antolatutako egitarau zabalaren hitzorduetako bat izan da elkarretaratzea. Datozen egunetan ere izango dira ekitaldiak. Horien artean bihar, zapatua, Gaztetxean txotx feminista eta erromeria ospatuko dituzte. 21:00etan hasiko da eta ogitartekoak bertan salgai izango direla aditzera eman dute antolatzaileek.