Europako Sega Txapelketa hobeto ezagutzeko dokumentala

Uztarria.eus 2013ko api. 3a, 20:28

2015eko abuztuaren 28tik 30era, Europako Sega Txapelketa jokoan izango da Azpeitian, Loiolako Santutegiko belardietan. Almitza Sega Elkartekoak udaletxean izan ziren joan den martxoan, bi urte barrukoaren aurreneko zertzeladak aurkeztu eta aurten bertan, ekainean, herrian jokatuko den Euskal Herriko Ligaren azken jardunaldiaren berri emateko.

Martxoko aurkezpenean, besteak beste, 2011n Esloveniako Cerklje na Gorenjskem herrian egin zen Europako Txapelketaren bueltan Almitzakoek beraiek sustatuta grabatutako dokumentala agertu zuten. Ikusentzunezko lan horren lehen zatia da bideo honetan ikus daitekeena. Bigarren zatia, berriz, hemen ikus daiteke. Dokumentalaren egileen artean azpeitiar bat dago, gainera: Xabier Azkune.