Erniarraitzeko bi bertsolari Osinalde sariketako finalean

Eneritz Gorrotxategi 2013ko api. 9a, 13:34

Joan den zapatuan jokatu zen Osinalde sariketako finala, Gabirian. Bertan izan ziren Erniarraitz Bertsozale Elkarteko bi bertsolari: Nekane Zinkunegi errezildarra eta Josu Oiarzabal Xenpelar azpetiarra.

Markina-Xemeingo Nerea Ibarzabal bertsolariak irabazi zuen aurtengo Osinalde saria, eta entzuleen ustez ere, bera izan zen onena. Bigarren saria, berriz, Imanol Uria algortarrak eskuratu zuen, eta bertsorik onena, Iñaki Aleman iruritarrarena izan zen. 

Urtero bezala, ikusleek bataren edo bestearen alde apustu egiteko aukera izan zuten, eta irabazlearen izena asmatu zutenen artean saski bat zozkatu zen.