Plan Estrategikoa osatzeko bigarren bilera izango da gaur

Uztarria.eus 2013ko api. 29a, 13:36

Ekintza Plana definitzeko lehentasunezko eremuak zehaztu eta osatuko dituzte gaur, astelehena, udaletxeko areto nagusian. 19:00etan hasiko da bilera.

Udala 2025. urteari begira Azpeitirako Plan Estrategikoa osatzeko lanean ari da joan den martxoaz geroztik. Martxoaren 14an egin zuten herritarrekin aurreneko bilera, eta prozesua "herritar, politikari eta udal teknikarien artean" ari direla lantzen azaldu dute Udal ordezkariek. 

Azpeitiko eremu sozial eta ekonomikoaren inguruko diagnostikoa osatu dute dagoeneko, eta dokumentu hori jendaurrean aurkeztuko dute gaur, astelehena, herritarrekin egingo duten bigarren bileran. Gainera, Ekintza Plana definitzeko lehentasunezko eremuak zehaztu eta osatuko dituzte bertan. 19:00etan hasiko da bilera, udaletxeko areto nagusian.