Azpeitia ezagutu nahi?

Uztarria.eus 2013ko eka. 18a, 14:07

Lehiaketa Gaztea irratiko dida! programak jarri du abian. Gaur, ekainak 18, jarri dute martxan bozketa fasea, eta hilaren 27ko dida! irratsaioan jakinaraziko dute zein den bideo irabazlea. 

Lau azpeitiarrek bideo bat aurkeztu dute Destination EH 2013 lehiaketara, "Azpeitia ezagutu!" izenburupean. Jon Ander Alberdi, Laura Alberdi, Joseba Maiz eta Jon Zubizarreta dira egileak. 

Lehiaketa Gaztea irratiko dida! programak jarri zuen abian. Norberak bere herriaren inguruko bideo bat grabatu eta aurkeztu behar zuen ekainaren 14a baino lehen. Bi bideo sarituko dituzte: batek 1.500 euroko entzuleen saria jasoko du, eta 1.000 euroko epaimahiaren saria, besteak. Gaur, ekainak 18, jarri dute martxan bozketa fasea, eta hilaren 27ko dida! irratsaioan jakinaraziko dute zein den bideo irabazlea.

Krisiaren eraginez oporretara kanpora joateko aukerak gutxitu egin direnez, Euskal Herriko zenbait txoko ere erakargarriak direla azpimarratu nahi izan dute lehiaketaren antolatzaileek.