Mikel Larrañaga nagusi Gipuzkoako Bigarren Mailako Aizkolari Txapelketan

Uztarria.eus 2013ko uzt. 1a, 12:05
Larrañaga txapelketa batean.

Datorren urtean Gipuzkoako maila nagusian arituko da azpeitiar aizkolaria. Atzo Usurbilen jokatu zen finalean 00:13:15 denborarekin lortu zuen garaipena, beste bost aizkolariei aurrea hartuz. 

Mikel Larrañaga azpeitiar aizkolariak irabazi zuen atzo, igandea, Usurbilen jokatu zen Gipuzkoako Bigarren Mailako Aizkolari Txapelketa. Beraz, datorren urtean Gipuzkoako maila nagusian arituko da azpeitiarra. Txapartegi eta Irazu ziren finala irabazteko faboritoak, baina txapelketako aizkolari gazteenak, Larrañagak, aurrea hartu zien eta bera sailkatu zen lehen postuan. 

Atzoko finalean lau kana-erdiko eta bi 60 ontzako ebaki behar izan zituen aizkolari bakoitzak. Larrañagak 00:13:15 denborarekin lortu zuen garaipena, bigarren postua lortu zuen Irazuri 44 segundoko aldea ateraz.