Sebastian Lizaso: "Garai batean, dena soro, zelai eta basoa zen; orain, industrialdea"

'Berria' 2013ko uzt. 2a, 13:02

Denboraren martxa gupidagabearen isla da Lizaso bertsolariaren haurtzaroko auzoa. Bere garaian natura zena fabrikaz bete zen duela berrogei bat urte. Orain, ordea, gain behera dago industria. Landeta, berriz, guztiz aldatuta geratu da. Berria egunkariak ekainaren 30ean argitaratu zuen Iñaki Lasa kazetariak Lizasoz egindako erreportajea.

Gizakiaren benetako aberria haurtzaroa dela idatzi zuen behin Rainer Maria Rilke poetak. Eta Sebastian Lizasok (Azpeitia, Gipuzkoa, 1958) haurtzaroko oroitzapenak bizi-bizi ekarri ditu gogora Landeta auzoaz hitz egiteko. Han jaioa da, eta haurtzaroan ere han bizia; jada ez dago gurasoen etxearen arrastorik, pabiloi eta errepideek irentsi baitute behin baserri giroko landa eremua izandakoa.

Mende erdiaren bueltan erabat aldatu da Landeta. Auzoaren goialdean dago Lizaso, Larre baserriaren ondoan. Makina bat aldiz ibili da han. Lagun zituen baserriko jabeak, eta hango belazean orduak eman zituen jolasean. 11 urte zituenean, Landetatik herrira mugitu zen familia, baina bertsolariak ez du galdu auzoarekiko harremana. "Agian geure txorakeria izango da, baina guk beti Landetakoak garela esaten dugu".

Gehiago irakurtzeko egin klik hemen.