Oinezkoen segurtasunaren alde

Uztarria.eus 2013ko uzt. 5a, 13:15

Olazko Andre Mariaren plazatxoa oinezkotzeko lanekin batera, Bustinzuriko errebalean oinezkoentzako bidea egin dute. Piboteak jarri dituzte errepidearen alde batean, oinezkoen segurtasuna bermatzeko, eta errepidearen beste aldeko aparkalekuak kendu dituzte.