Lanak amaituta Olazko Andre Mariaren plazatxoan

Uztarria.eus 2013ko uzt. 17a, 13:56

Amaitu dituzte Olazko Andre Mariaren plazatxoa oinezkotzeko lanak. Aurreikusita zegoen bezala, eta argazkian ikusten denez, komun publikoa jarri dute plazatxoan, eta baita iturri bat ere. Joan den maiatzean hasi zen Udala Alde Zaharreko hainbat gune biziberritzeko lanekinAlde Zaharreko Mahaiak bultzatuta. Horien artean zegoen Olazko Andre Mariaren plazatxoa oinezkotzea. Lan horiek saninazioetarako amaituta egotea zuten aurreikusita, eta hala izan da. 

Olazko Andre Mariaren plazatxoa oinezkotzeko lanekin batera, Bustinzuriko errebalean oinezkoentzako bidea egin dute. Piboteak jarri dituzte errepidearen alde batean, oinezkoen segurtasuna bermatzeko, eta errepidearen beste aldeko aparkalekuak kendu dituzte. Bi lan horien ondorioz galdu diren aparkalekuak Bustinzuriko Errebaleko ibaialdean, Inpernu soziedadearen ondoan, dagoen lur zatian egin dituzte.