Foru Ibilbidea ibilgailuentzat zabalik

Uztarria.eus 2013ko ira. 2a, 19:44

Oraindik lanak guztiz bukatu gabe badaude ere, Foru Ibilbidea ibilgailuentzat zabalik da berriro (argazkian). Abuztu osoan trafikoa etenda izan da kale horretan, Artzubiko biribilgunetik Astotegiraino doan zatian espaloiak eta oinezkoentzako pasabideak egokitzeko Udalak hasitako lanen ondorioz. Aipatu biribilgunetik Super BM-raino doan espaloia berritu eta zabaldu dute eta oinezkoek hortik ibili beharko dute momentuz, Astotegian ibaiaren kontra joango den oinezkoentzako pasabidea amaitzea falta baita.