Iaz baino erabiltzaile gutxiago izan da udan, estaligabeko igerilekuan

Uztarria.eus 2013ko ira. 19a, 13:18

Aldea nabarmena ez bada ere, iaz baino %0,65 erabiltzaile gutxiago izan da ekaina eta iraila bitartean. Igerilekua irekita egon den 93 egunetatik 33 izan dira eguzkitsuak.

Kirol Patronatuak jakinarazi duenez, estaligabeko igerilekuan iaz baino %0,65 erabiltzaile gutxiago izan dira udan, ekaina eta iraila bitartean. Ekainaren 15etik irailaren 15era bitartean jasotako datuen arabera, 35.829 sartu-irten izan dira aurtengo udan: 31.545 (%88) Kirol Patronatuko bazkideek egindakoak eta 4.284 (%12) bazkide ez direnek edo sarrera ordaindu dutenek egindakoak izan dira. Aurtengo udan, beraz, iaz baino 74 erabilpen gutxiago (iaz 36063 erabilpen) izan dira kanpoko igerilekuan.

Eguraldi ona igerilekua zabalik egon den 93 egunetik 33tan egin du, eta uztailaren 9a izan zen erabiltzaile gehien izan zen eguna. Iaz, berriz, zabalik egon zen 93 egunetatik 45 izan ziren eguzkitsuak.

Kirol Patronatuko ordezkariek adierazi dutenez, "iaz gabezia bat genuen eta uda honetan gabezia horri irteera eman nahian kanpoko igerilekuko estalitako zatiko ura 24 graduan izan dugu. Erabiltzaileak pozik agertu dira erabaki horrekin, eta jende askok erabili du igerileku hori. Agian, araudiak eskatzen duena baino gehiago, baina horrek uraren kalitatean arazo batzuk ere ekarri dizkigu".