Trebetasuna badu behintzat

Uztarria.eus 2013ko ira. 20a, 12:20

Ez da ba aparkatzeko tokirik ez dagoelako herrian, baina argazkiko autoaren jabeak ez ohiko lekuan utzi du berea. Handiena da Udal Liburutegi atarian dagoela aparkatuta, eta horra kotxea sartzeko aurrez eskailerak igaro behar direla. Antza denez, gidaria despistatu eta liburutegi atarira sartu da. 10:45ak aldean garabiarekin atera dute autoa.