Eskola Txikien Festa diruz laguntzeko saioa antolatu dute Azpeitian

Urola Kostako Hitza 2013ko urr. 9a, 12:06
Emanaldiaren kartela.

Ez gara Palestinaz ari emanaldia izango da ostiralean, eta Soreasu antzokian izango da. 22:30ean hasita, 75 minutuko emanaldia izango da, eta bertan bertsoa, antzerkia, poesia, musika eta ikus-entzunezko animazioak uztartuko dituzte.

Ez gara Palestinaz ari emanaldia izango da ostiralean, eta handik ateratako dirua festa finantzatzeko izango da. Bidania-Goiatzen Eskola Txikien festa ospatuko dute hogeitazazpigarren aldiz hurrengo urteko ekainaren 8an, eta horren barruan emanaldia prestatu dute ostiralerako Azpeitian. Soreasu antzokian Ez gara Palestinaz ari saioa eskainiko dute Unai Muñoak, Imanol Kamiok, Aitor Atxegak eta Ander Lizarraldek.

Antolatzaileek adierazi dutenez, 75 minutuko emanaldia izango da, eta bertan bertsoa, antzerkia, poesia, musika eta ikus-entzunezko animazioak uztartuko dituzte.

Ostiralean, 22:30ean hasiko da saioa, eta sarrerak 21:00etatik aurrera erosteko aukera izango da, bost eurotan. Aldez aurretik erosi nahi duenak, berriz, www.barrabarra.eu atariaren bidez egiteko aukera izango du, bihar bitartean.

Eskualdean, bost eskola txiki

Bidania-Goiatzen egingo duten festaren antolatzaileek prestatu dute etziko emanaldia, beraz, handik aterako dutendirua 2014ko ekainaren 8an ospatuko duten festa finantziatzera bideratuko dute. Hala, herritarrei dei egin die bertaratu daitezen. Eskualdean, Aizarnan, Aizarnazabalen, Arroan, Errezilen eta Oikian daude eskola txikiak.