Azpeititik Aizarnara, Benantxio Irureta omentzeko

Uztarria.eus 2013ko urr. 10a, 18:05
Benantxio Irureta Baltoroko zeharkaldian, 2011. urtean.

Maiatzean Aneton hil zen mendizalea gogoan izango dute haren jaioterrian zapatuan, urriaren 12an, Yalung Kang igo zueneko 25. urteurrenaren inguruan. Prestatu dituzten ekitaldietako aurrenekoa, Azpeititik Aizarnarako mendi ibilaldia izango da. Goizeko hamarretan aterako dira mendizaleak plazatik.

Benantxio Irureta omenduko dute zapatuan, urriaren 12an, Aizarnan. Joan den maiatzean Aneton hil zen mendizalea gogoan, goiz eta arratsalde hainbat ekitaldi izango da haren jaioterrian, Lagun Onak Mendi Bazkunak eta Aizarnako Herri Elkarteak elkarlanean prestatu duten egitarauaren barruan. Aurrenekoa, Azpeititik Aizarnara egingo den mendi ibilaldia izango da; goizeko hamarretan aterako dira mendizaleak plazatik.

Bihar, urriak 11, 25 urte beteko dira Iruretak, Azpeitiko espedizioarekin, Yalung Kang (8.505) mendia igo zuenetik, eta data hori ere kontuan hartuta antolatu dute omenaldia. Hona hemen zapaturako prestatu duten egitarau osoa:

  • 10:00. Azpeitiko plazatik irtenda mendi ibilaldia Aizarnara.
  • 13:00. Kalejira Aizarnako kaleetan zehar.
  • 14:00. Aranburuk prestatutako mokadua. Arkumea, pintxoak eta txotxa.
  • 16:30. Yalung Kang 88 emanaldiaren hasiera.
  • Ondoren. Triki-poteoa kaleetan zehar.
  • 19:00. Azpeitira itzultzeko autobusak egongo dira.