Ikasleak LOMCEren kontra greban

Uztarria.eus 2013ko urr. 24a, 20:00

Gaur, ostirala, grebara deituta zeuden DBHko eta Batxilergoko ikasleak, Espainiako LOMCE lege berriaren kontra. Azpeitian ere izan du oihartzuna deialdiak. Urola Ikastolan eta Azpeitiko Ikastola Ikasberrin greba egin dute ikasleek, eta Iraurgi Ikastetxekoak ere batu zaizkie, Gure hezkuntza sistema propioaren alde LOMCEri ez zioen pankartaren atzean eguerdian plazan egin duten elkarretaratzean (argazkian).