Ardo Egun jendetsua, zapatukoa

Uztarria.eus 2013ko urr. 28a, 11:16

Jende ugari izan zen zapatuan plazan, VIII. Ardo Egunaren baitan. Bost euroren trukean bost ardo edateko aukera izan zuten bertaratutakoek, eta 23 upategitako ardoak dastatzeko aukera eduki zuten. Ordubata ingururako plaza jendez lepo zegoen, eta Gaixo eta Elbarrituen Aisialdi Taldekoek eta inguruetako hainbat gaztagilek pintxoak banatu zituzten. 14:00ak inguruan, gainera, Tuba Jaialdiko parte hartzaileek hainbat abesti jo zuten plazan.

Ardo Egunaren karietara, aurten egin da aurrenekoz Gipuzkoako Txorizo Egosi Lehiaketa. 25 harakinek hartu zuten parte txapelketan, eta parte hartzaile gehienak gipuzkoarrak baziren ere, Nafarroatik etorritako harakinak ere baziren tartean. Epai-mahaiak hala erabakita, Legazpiko Javi harategia izan zen Txorizo Egosi Lehiaketaren irabazlea. Bigarren postua Valentin Odriozola azpeitiarrak eskuratu zuen, eta Zestoako Uzkudun harategia izan zen hirugarrena.

Hemen VIII. Ardo Eguneko argazki bilduma: