Hiru baserri-bide babestuta

Uztarria.eus 2013ko aza. 6a, 10:48

Baserri-bideetako segurtasuna hobetzeko helburuarekin, Azpeitiko Udalak bide-babesak jarri ditu herriko hiru gune arriskutsuenetan. Hiru gune arriskutsu horiek Urrestillako Arsuaga bidea, Arbe, Atia eta Katain baserrietako bidea eta Loiolako Agite auzoak dira. Hiru errepide horietan jarri dituzte dagoeneko bide-babesak, eta lanek 5.200 euroko aurrekontua izan dute. Aurrekontuaren %30 Urkome Urola Kostako Landa Garapeneko elkarteak finantzatu du.