Xabier Euzkitze: "Korrikak kateatu egin nau guztiz"

Urola Kostako Hitza 2013ko aza. 21a, 17:27

Behobia-Donostia korritu berri du, eta gustura dago lortutako markarekin. Zaletasun horrek harrapatu egin du azpeitiarra. Urola Kostako Hitza-k elkarrizketa egin dio, Arkupean gehigarrian eskualdeko pertsonaia ezagunen zaletasunei eskaintzen dion tartean.

Bertsolaria, kazetaria, telebista aurkezlea... Pertsona mediatikoa da Xabier Euzkitze (Azpeitia, 1966). Badu hain ezaguna ez duen alderdi bat: korrika egiteko zaletasuna du. 2001ean hasi zen, Diego Garciak egindako desafio batengatik. Behobia-Donostia egin berritan, etorkizuneko erronkez jardun du Zarauzko bizilagunak.

Elkarrizketa osorik irakur daiteke Urola Kostako Hitza-ren webgunean, Arkupean gehigarrian.