Dagoeneko eman daiteke izena San Silbestre lasterketan

Urola Kostako Hitza 2013ko aza. 29a, 11:31

 

Urteroko legez, abenduaren 31n izango da San Silbestre lasterketa Azpeitian. XIII. San Silbestre lasterketa izango da aurtengoa, eta 6,4 kilometroko proba izango da, 12:00etan hasita. Dagoeneko eman daiteke lasterketarako izena, www.kirolprobak.com webgunean. 

Txip horia dutenek hamar ero ordaindu beharko dute, eta gainontzekoek 12 euro. Langabetuek, berriz, sei euro ordaindu beharko dute, baina izena Azpeitiko igerilekuan edo Azkoitiko Elkargunean eman beharko dute.