Iñaki Alberdi nagusi, VII. Slalomean

Uztarria.eus 2013ko abe. 2a, 11:20

Iñaki Alberdik (Ford Escort MK-II) irabazi zuen atzo, igandea, VII. Slalom auto lasterketa. Landetako industrialdean izan zen proba, eta jende ugari bertaratu zen. 09:30ean egiaztapenak egin ondoren, 10:30ean hasi ziren entrenamendu saioarekin. Ondoren egin zituzten Lagun-Artea Eskuderiak antolatutako probako bi txanda ofizialak.

Elordui Racing Taldeak egindako bideoa.