Patxi Goenaga, dimisioa eman duten Euskaltzaindiko Gramatika Batzordeko kideen artean

Uztarria.com, Berria.info 2013ko abe. 3a, 19:35
Patxi Goenaga Hizkuntz Politikako sailburuorde izendatu eta gutxira.

Euskaltzaindiko Gramatika Batzordeko kideek dimisioa eman dute gaur, abenduak 3, eta horien artean da Patxi Goenaga azpeitiarra. Batzordeko kide gisa dimititu duten arren, euskaltzain moduan jarraituko dute. Azpeitiarra euskaltzain oso izendatu zuten 1995ean.

Euskaltzaindiko Gramatika Batzordeko kideek dimisioa eman dute gaur, abenduak 3, eta horien artean da Patxi Goenaga (Azpeitia, 1948). Loiolatarra hizkuntzalaria, irakaslea eta euskaltzaina da, eta euskaltzain oso aukeratu zuten 1995ean. Eusko Jaurlaritzako Hizkuntz Politikako sailburuorde ere izan zen.

Goenagaz gain, Pello Salaburu, Iñaki Amundarain, Miren Azkarate, Piarres Xarriton, Beatriz Fernandez, Juan Garzia, Alan King, Itziar Laka, Maria Pilar Lasarte, Celine Mounole, Jose Antonio Mujika, Jesus Mari Makazaga, Beñat Oihartzabal eta Paskual Rekaldek osatzen dute batzordea. Batzordeko kide gisa dimititu duten arren, euskaltzain moduan jarraituko dute.

Dimisioaren zergatiak, eta erabakiaren osteako erreakzioak jaso dituzte Berria.info-n.