Datorren asteburutik aurrera zabalik izango da Loiolako liburutegia

Uztarria.eus 2013ko abe. 4a, 11:51

Urtarrilaren 20a bitarteko zapatu eta igandeetan izango da zabalik, 09:00etatik 13:00etara eta 15:30etik 19:00etara.

Datorren asteburutik aurrera zabalik izango da Loiolako liburutegia, eta urtarrilaren 20a bitarteko zapatu eta igandeetan irekita egongo da, 09:00etatik 13:00etara eta 15:30etik 19:00etara bitartean. Azpeitiko Udalak eta Loiolako erretoretzak lortutako akordioari esker, herriko unibertsitate ikasleek egindako eskaerari erantzun nahi zaiola azaldu du Udalak, eta liburutegia irekita egongo den asteburuak honako hauek izango dira: abenduak 6, 7 eta 8; 14 eta 15; 21 eta 22; 28 eta 29; urtarrilak 4, 5 eta 6; 11 eta 12; 18, 19 eta 20. Loiolako arduradunek azaldu dutenez, "oso garrantzitsua da" liburutegira sartu ahal izateko karneta edukitzea eta sarreran txarteleko zenbakia idaztea. Gainera, ikasgelak ikasleentzat bakarrik egongo dira zabalik, eta horrenbestez, ikerketak egiten ari direnek edota liburu eskaerak egin nahi dituztenek, astelehenetik ostiralera izango dute horretarako aukera.