Unai Iparragirre txirrindulariak ez du Euskadi Fundazioan jarraituko

Uztarria.eus 2013ko abe. 4a, 14:06
Unai Iparragirren 'Txipa' datorren denboraldirako talde bila ari da. (Nerea Uranga)

Iparragirrek joan den denboraldian sinatu zuen urtebeterako kontratua Euskadi Fundazioarekin, eta atzo, asteartea, jakinarazi zion Madariagak azpeitiarrari ez duela taldean jarraituko. Hori dela-eta, denboraldi berrirako talde bila ari da Txipa.

Gaur jakinarazi du Miguel Madariaga Euskadi Fundazioko presidenteak datorren denboraldian zein txirrindularik osatuko duten Euskadi taldea, eta Unai Iparragirre Txipa azpeitiarra ez da taldean izango. 

Iparragirrek joan den denboraldian sinatu zuen urtebeterako kontratua Euskadi Fundazioarekin, eta atzo, asteartea, jakinarazi zion Madariagak azpeitiarrari ez duela taldean jarraituko. Hori dela-eta, denboraldi berrirako talde bila ari da Txipa, eta "txirrindularitzan jarraitzeko gogoarekin" dagoela eta "aukera berrien bila" ari dela azaldu du.

Euskadi Fundazioarekin txirrindularitza profesionalera jauzi joan den denboraldian egin bazuen ere, sei urte egin zituen aurretik afizionatu mailan, Belca eta Bidelan-Kirolgi taldeetan, Iparragirrek. Errepideko lasterketetan ez ezik, pistakoetan ere aritzen da azpeitiarra.

Lehenen pistako sarian

Unai Iparragirre (Euskadi Fundazioa taldea) aurreneko postuan da, momentuz, Neguko Pistako Sarian, bederatzi jardunalditatik bi jokatuta. Lehengo postuan dago azpeitiarra 88 punturekin, eta bigarrena, Ilkart Zuzubiskar bost puntura (83 puntu) dago sailkapenean. Hirugarrenak, Aitz Baeguesek, 68 puntu erdietsi ditu bi jardunalditan. Orain arteko lasterketak Euskadi taldearekin jokatu ditu, eta denboraldia bukatu bitartekoak ere hala egingo ditu. Ondorengoetan talderen batekin ala bere kabuz arituko den ikusteko dagoela esan du.