Gaztetxoentzat irteera izango da Omako basora eta Olentzeroren etxera

Uztarria.eus 2013ko abe. 5a, 10:12

Abenduaren 15ean izango da irteera, eta datorren osteguna, hilak 12, izango da izena emateko azken eguna.

Lagun Onak Mendi Bazkunak haur eta gaztetxoentzako egun guztiko irteera antolatu du abenduaren 15erako. 08:30ean abiatuko da autobusa plazatik, eta Basondoara joango dira. Handik zazpi kilometroko ibilbidea eginez, Omako basora joango dira. Bazkalostean, berriz, Olentzeroren etxea bisitatuko dute Mungian. Irteeran parte hartzeko izena abenduaren 12rako, osteguna, eman behar da, mendizaletako tabernan edo lagunonak@euskaltel.net-era idatzita. Mendi taldeko bazkideek 12 euro ordaindu beharko dute, eta gainontzekoek 14 euro.