Jon Larrañagak irabazi du Uztarriaren bertso-porra

Uztarria.eus 2013ko abe. 16a, 13:19
Amets Arzallus, txapelduna, bukaerako agurra kantatzen.

Apustugileetako inork ez du finaleko sailkapen zehatza asmatu, eta Larrañagaren apustua izan da gehien gerturatu dena, eta 210 euro jasoko ditu. Bestalde, Mikel Uria jatetxean bi lagunentzako afaria zozkatu du Uztarriak parte hartzaile guztien artean, eta Maite Aramendi da irabazlea.

 

Jon Larrañaga Argaiak irabazi du Uztarriaren bertso-porra, atzo, igandea, Bertsolari Txapelketa Nagusiaren finalean izandako sailkapenera (Amets Arzallus, Maialen Lujanbio, Igor Elortza, Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi, Unai Iturriaga, Beñat Gaztelumendi eta Sustrai Colina) gehien gerturatu den apustua egin ostean. Hori dela-eta, 210 euroko diru-saria jasoko du (apustu guztiekin jasotako diruaren %60). Gainerakoa, %40, Uztarria Komunikazio Taldearentzat izango da.

Apustugileetako inork ez du finaleko sailkapen zehatza asmatu, eta Larrañagaren apustua izan da finaleko sailkapenera gehien gerturatu dena. Honako apustua egin zuen Larrañagak: Amets Arzallus, Maialen Lujanbio, Igor Elortza, Beñat Gaztelumendi, Aitor Mendiluze, Unai Iturriaga, Sustrai Colina eta Aitor Sarriegi.

Bestalde, Mikel Uria jatetxean bi lagunentzako afaria zozkatu du Uztarriak parte hartzaile guztien artean, eta Maite Aramendiri egokitu zaio saria.

Guztira, 35 lagunek hartu dute parte Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalaren harira, Uztarriak antolatuta bertso-porran.

Uztarria Komunikazio Taldeak eskerrak eman nahi dizkie bertso-porran parte hartu duten guztiei.