Jendetza, Gabonetako jaialdian

Uztarria.eus 2013ko abe. 17a, 11:09

Joan den zapatuan Iraurgiko Gabonetako jaialdia izan zen Izarraitz pilotalekuan, eta jende ugari bertaratu zen ekitaldiaz gozatzera. 17:00etan hasi eta 18:45ak aldera amaitu zen haur eta gaztetxoek eskainitako jaialdia, eta Iraurgi Ikastetxekoek azaldu dutenez, "aspertzeko betarik egon ez zen ekitaldia izan zen; bertsoak, dantzak, trikitilariak, abestiak, kalejirak, zozketa… edonork gozatzeko aukera izan zuen jada urteroko ohitura bihurtu den Gabonetako Jaialdian". Iraurgi Ikastetxeak eskerrak eman dizkie jaialdia hain ongi ateratzen lagundu zuten guraso, ikasle eta irakasleei. Argazki gehiago hemen: http://www.iraurgi.com/sarrera.cfm?hizkuntza=0&atala=albisteak&albisteid=1138