Imsersoren bainuetxeetako programan izena emateko epea zabaldu dute

Uztarria.eus 2014ko urt. 2a, 18:20

Informazio osatua lortu edota izena ematea nahi dutenek www.imserso.es webgunea erabili edo Udaleko Gizarte Zerbitzuetan galdetu dezakete.

Imsersok 2014ko bainuetxeetako opor programan parte hartzeko deialdia egin du dagoeneko. Horrela, otsaila eta abuztua bitartean bainuetxeren batera joan nahi dutenek urtarrilaren 16a baino lehen eman behar dute izena. Hala ere, maiatzaren 16a bitartean izen-emateak zabalik jarraituko du, libre gelditzen diren plazak betetzeko.

Bestetik, iraila eta abendua bitartean joan nahi dutenek, maiatzaren 16a baino lehen eman beharko dute izena, eta itxaron zerrendan sartzeko, epealdia urriaren 30a arte mantenduko da.

Informazio osatua lortu edota izena ematea nahi dutenek www.imserso.es webgunea erabili edo Udaleko Gizarte Zerbitzuetan galdetu dezakete.