Umeek egin dute San Sebastian egunerako lehen entsegu orokorra

Uztarria.eus 2014ko urt. 14a, 19:28

Izarraitz pilotalekuan elkartu dira gaur, asteartea, urtarrilaren 20ko haurren danborradan aterako diren talde guztiak. Unai Frantzesena Bandako zuzendariaren aginduetara, danborradaren pieza guztiak jo dituzte; asteazkenean eta ostegunean ere entsegu orokorrak egingo dituzte frontoian. Gaurko aurreneko entsegu horretako lau pasarte ikusi eta entzun daitezke beheko bideoetan.