Gora sansebastianak!

Uztarria.eus 2014ko urt. 19a, 01:20
Plazaren irudia, gauerdian bandera igo berritan.

Helduen danborradak giro ezin hobea ekarri du kaleetara. Eguraldia ere iragarri baino hobeto portatu da eta festa borobila izan da sansebastianetako aurreneko danborrada handian. Eta festak hasi baino ez dira egin, segi gozatzen!

2014ko sansebastianak 2013koak baino hobeto hasi direnik ezin ukatu; ez, behintzat, eguraldiari erreparatuz gero. Euri pixkat egin duen arren, 2013koarekin alderatuta ez da ezer izan eta inongo gorabeherarik gabe egin da helduen danborrada. Gorabeherarik gabe eta, batik bat, umore ederrean. Festan parte hartu duten 26 elkarte eta taldeek eta ehundaka herritarrek ederdi gozatu ahal izan dute danbor festaren hasieraz.

Baina sansebastianek asko dute emateko oraindik. Astelehenean, San Sebastian eguna, haurren danborrada eta bandera jaistearekin osatuko da danborren festa, eta sokamuturrak bere ohiko bi hitzorduak izango ditu, eguerdikoa eta arratsaldekoa. Segi, bada, festaz gozatzen!