Enparangain eta Odria arteko bidea hobetzeko lanak hasi dituzte

Uztarria.eus 2014ko urt. 22a, 18:14

"Bizilagunek luzatu izan duten eskaerari erantzuna emanez", Udalak hasi ditu Enparangain eta Odria auzoen arteko bidea hobetzeko lanak (argazkietan). "Izan ere, bidea oso egoera txarrean aurkitzen zen eta babesten zuen harrizko horma ere lehertuta zegoen hainbat gunetan", azaldu du Udalak. Horrela, batetik, zorua egokituko dute eta, bestetik, bidea zabaldu. Lanen aurrekontua 65.000 eurokoa da eta otsail erdirako amaituko dituztela aurreikusten dute. (Argazkiak: Azpeitiko Udala)