2013ko Euskal Txapelketetako sariak banatu ditu EAFk, Azpeitian

Uztarria.eus 2014ko urt. 27a, 12:53

Euskal Automobilismo Federazioak 2013ko Euskal Txapelketen sari banaketa ekitaldia egin zuen atzo, igandea, Azpeitiko Soreasu Antzokian. Hainbat auto eta podiuma jarrita, ikusgarri zegoen Soreasuko oholtza.

Lasterketa modalitate guztietako piloto eta laguntzaile hoberenei eman zitzaizkieten sariak, aurten, EAFko irudia zerematzaten tailuak ziren oroigarriak. Joxe Labaka eta Aitor Otaegi azpeitiarrek Rallysprintetako txapeldunen saria jaso zuten; Jorge Rodriguezek eta Asier Arrillagak Rallyetakoa; Aitor Zabaletak jaso zuen Mendiko jarleku bakarreko modalitateko saria; Aitor Ramirezek Mendiko automobilen modalitatean; Aitor Arandiak eta Zugaitz Dañobeitiak jaso zuten Sport Erregulartasun oroigarria, Victor Calvok Slalomekoa eta Aitor Mansok eta Iraitz Landak kartinekoa.

Sari bereziak jaso zituzten, Euskal Herritik kanpoko txapelketetan "denboraldi bikainak" osatu dituzten pilotuek ere; Igor Urienek eta Gorka Antxustegik.