Ekintzailetasuna sustatuz eta ideiak elkarbanatuz, Sanagustinen

Uztarria.eus 2014ko urt. 31a, 19:35

Urola(b) mugimenduak antolatutako 'Proiektuen Azoka' egin da arratsaldean Sanagustin kulturgunean. Ekintzailetasunaren inguruan lan egiteko sortu den Urola(b) beraren aurkezpena egitearekin bat, mugimenduarekin bat egin duten hainbat ekintzailek, erakundek eta elkartek beren proiektuen berri eman eta besterenak ezagutzeko aukera izan dute.