Bakearen astea egin dute Iraurgi Ikastetxean

Uztarria.eus 2014ko ots. 3a, 12:35

Bakearen Astea ospatu zuten joan den astean Iraurgi Ikastetxean, eta hainbat ekimen egin dute ekimenaren baitan. Pasa den ostiralean ikastetxeko ikaske eta irakasleek usoak askatu zituzten Lehen Hezkuntzako eraikinean, Betherrametan. Horrez gain, Nelson Mandelaren bizitzaren inguruko testu bat ere irakurri zuten eta haren omenez abesti bat kantatu eta dantzatu zuten. Hemen ostiral arratsaldeko ekitaldiko argazkiak.