Epaitegi aurreko aparkalekua astebeterako itxiko dute, zirkoa han jartzeko

Uztarria.eus 2014ko ots. 3a, 19:00

Bihar, asteartea, hasi eta otsailaren 11 arte, hura barne, ezingo da ibilgailurik han utzi. Eguraldi txarra iragarrita dagoela-eta aldatu dute azken orduan zirkoaren kokapena.

Datorren ostiraletik astelehenera, otsailaren 7tik 10era, Zirko Italiarrak emanaldiak egingo ditu Azpeitian. Azken orduko kokaleku aldaketa iragarri du, ordea, Udalak. Horrela, zirkoa ez dute Esklabetako zelaian jarriko, Euskal Herria kaleko Epaitegietako aparkalekuan baizik.

Gaur, astelehena, jakinarazi dute zirkoaren kokaleku aldaketa; datozen egunetarako eguraldi txarra dago iragarrita, eta arrazoi hori medio erabaki dute aldatzea. Aldaketa horren eraginez, astebetez ibilgailuentzat itxita egongo da aparkalekua. Bihar, asteartea, hasi eta otsailaren 11 arte, hura barne, ezingo da ibilgailurik han utzi.